-Orduan, ortua alde batera uztea eta bertan hazten denari garrantzirik ez emotea al da onena?
-Ez, inola ez. Argi dago, belar arrotzen tamainak landatutako landareena gailentzen badau, uztan eragina kaltegarria izango dabela.
Baina argi dago baita ere, babesik gabeko lurrak, mota ezberdinetako arazoak sortzeko aukerak handitzen dauzela, besteak beste, elikagaien murriztea, plagen agerpenaren erraztea edo materia organikoaren eskazia. Honen atzean, ezinbestean, gizakion itzala dago, beti berdina bankal bakoitzean landare bakarrak ereinez, hauen txandakatze eza… Guzti honek, espezie erasokorrenak gailentzea dakar, lurrak ordurarte mantendutako oreka, aniztasuna eta bertako espezieak, eraginkorrenak direnak lurraren babeserako, desagertaraziz.
Eginbeharrekoa, belar txarren kontrola eramatea da, baina, nola?
*Errotazioa edo lur txandakatzea. (ikus baratza/ekainak 1 artikulua)
*Landare ezberdinak bankal edo eremu berean landatzea.
*Landareek beraiek eskeintzen dabezan kontrol-neurriez baliatzea:
Fazelia (facelia, “Phacelia tanacetifloia”) edo arto beltza (trigo sarraceno) “Fagopyrum esculentum” ongarri berdealez landatzen dabez, erbizida moduan jarduten dabelarik.
Mitxoleta (amapola,“Papaver rhoeas” ) landareak, artoaren hazkundea eta neurri txikiago batetan oloarena (avena, “Avena sativa”) galarazten duen substantziaz lurra bete leike.
*Haziak ureztatze hoditik iragan daitezen ekiditea: filtroak jarriaz.
*Ongarriztatze egokia:
Neurriko ongarritzeak, humusaren kantitatea handituko dau, hazien kopurua txikiagotuz. Oso eraginkorra da garai lehor eta epeletan ongarritzea, lurrazalean utziz, bertako mikroorganismoek barnera ditzaten, pixkana lurrean txertatuz.
*Ereite faltsua:
Lurra landu eta ureztatu, baina ezer landatu ez dogunez, belararrotzak aterako dira. Hauek kendu, baina gainekaldetik, lur azpian dauden haziak gainekaldera joatea eragotziz, eta kentzen doguzan belarrak lur azpira sartzea ekidinez. Honen ostean, landatzeari ekingo dotsagu.
*Lurra estaltzea:
Lastoa, aurreko uzta-soberakinak, ongarri berdeen soberakinak, belarra eta konposta.
Azken boladan, plastikoen erabilera handiagotzen hasi da, baina zaila da bertako fauna eta florarengan eragin kaltegarririk eragin gabe erabiltzea. Normalean hezetasuna handitzen dau eta honekaz batera, hoddoen agerpena dator. Gainera, erabilera jarraiak lurraren pobretzea dakar .Denboraren poderioz, honen desegiteagaz batera, lurrari produktu kimikoak iragazten deutsoz, guztiz desagertzea oso zailak direnak.
Lurrarentzako mesedegarrienak estaltze naturalak dira, epeltasuna eta hezetasuna mantentzeaz gain, honen deskonposizioak materia organikoa ugaritzen dau, lurra emankorragoa bihurtuz.
*Erregailuen erabilera: sugarregaz edo izpi infragorriegaz.
*Herbizidak: hain dira handiak sortarazten dabezan eragin kaltegarriak, aukeratzat be ez doguzela hartuko.
*Landareen aterakinak:
Modu ezberdinetan lortzen da. Hartzidura (fermentazio), egosketa, infuzio edo beratzearen (mazerazioa) bidez.
Azkenaldian lan handia egiten ari da honen inguruan, eta egindako esperientzietan lortutako ondorioak onuragarriak izanda ere, asko geratzen da zehazteko eta epe luzera eragin ditzazkeenak ere ez doguz ezagutzen.
*Belar arrotzen kontrol biologikoa:
Oiloak, ardiak, antzarak, intsektuak…
Uztan edo ingurugiroan eragin ditzazkeen ondorio ezkorrak kontutan hartzea komeni da, aurretik egoera ondo aztertuz.
*Ongarri berdeak landatzea: baba, indaba, ilarra, alpapa (alfalfa)…