Maiatza 30, 2008 | Egilea: ortukoak
Esan beharra dago, sendabelarretaz ari garen honetan, asko dirala hauek hainbat gaitzetan dekoten eragin onuragarria:
- Alde batetik, gizakion gorputzeko gaitz ezberdinetan, hala nola, betiko ezagunak diran erromeroa edo kamamila, eta azken boladan erredurak arintzeko gero ta gehio erabiltzen ari dan aloe bera.
- Eta bestetik, landareetan. Alor honetan be eragin ezberdinak dekotez: landareek berezko dekotezen babes neurrien indartzea, intsektuentzako uxagarri moduan eta baita landareen bizigarri edo suspergarrilez , hauek emondako uzta handituz, bai kantitate aldetik eta baita kalitate aldetik be.
Sendabelar hauek landareen onuran erabiltzeko, badagoz estraktuak ateratzeko era ezberdinak. Modurik eraginkorrena sendabelarren hartzidura (fermentazio) bidez lortutakoa litzake, hau da, askotan “purin” ezizenagaz ezagutzen doguna. Baina badira beste batzuk, besteak beste, egosketa, infuzio edo beratzearen (mazerazioa) bidez lortutakoak. Sendabelar zehatz batzuetan kasuan, hostoak lurran botatzeak ere balio lezake.
Sendabelarrik erabilgarrienak hauek dira: azeri buztana, osina, iratxea, zolda belarra (consuelda)… baina badagoz askoz gehio. Hona hemen erreferentzi moduan, bukatu gabeko zerrenda bat, izan ere, zenbat egongo dira ezagutzen ez doguzenak??
SENDABELARREN ZERRENDA
Guk ezer gutxi dakigu gai honen inguruan, baina hori bai, ikasteko gogo itzelak dekoguz, eta horretan gabilz. Hala ere, gai honetan badagoz urteetako esperientzia dekotenak, eta horren erakusgarri, besteak beste, Bernard Bertrand, Jean Paul Collaert eta Eric Petiot frantzesek 2007.urteko irailan argitaratutako “Landareak sendatzeko landareak” liburua, beraien esperientzia luzeko ikerketetan oinarritutakoa.

Atalak: Sendabelarrak |
Maiatza 26, 2008 | Egilea: ortukoak
Honako hau landaketarako egutegi bat da, badakizue, zonaldearen arabera alda daikela, hile bat arinago edo geroago izanda, inguru bakoitzeko klimaren ezaugarrien arabera. Beraz, hau erreferentzi modun bakarrik balio lezake!! Hainbat produktu falta dira baina zeure laguntzaz osotzen joango gara, ezta??
LANDAKETA EGUTEGIA
Atalak: Baratza |
Maiatza 23, 2008 | Egilea: ortukoak
Arraroa danik ez dogu esango, modurik naturaletan naturalena baita, sasitza barnean arrautzak errutea!! Ba hara, geure “lillazea” oiloak (lillazea ezizena Lillo bere jabe ohiak sortutako arraza berria nolabait izendatzeko asmatu gendun) oilotegia nahikoa ez eta ,esandakolez, handik hegaz aldegin, sasitzan arrautzak jarri eta hiru asteren bueltan, bederatzi txitatxogaz agertu zan oilotegian.
Honen ostean, eta txitatxoak babestearren, oilotegietako bat bitan oholez banatu, eta sarbidea hezitxoaz iztea otu jakun, egunero jatekoa ta edatekoa jarriaz. Txitatxoak ito ez zitezen, ura biltzeko upelak kentzeari ere ekin genion. Pena itzela izan zan gero beraien bukaera, baina horrelakoa da bizitza, ta oilarrek ez zuten egin edo ezin izan zuten egin behar zutena… ,hau da, taldea babestu.
Baina beno, esaerak diñon bezala, eroriaz ikasten da oinez eta geure “lillazea” oiloak egin dauz berriz bere lanak, oingoan konpostetako baten beroa lagun, hamabi arrautza ipiniaz, han dabil txitatze lanetan. Ea oingoan onik irauten daben. Geuk ere ikasi egin dogu geure akatsetatik, eta ea Wasak topatako irtenbidea martxan jartzen dogun eta honek arratoietan eragina dekon. Honez ganera, oilotegi mugikor bat sortzeko asmoa dekogu, beraien kasara modu kontolatuago baten ibil daitezen gura dabena janez.
Zorte ona opa deutsegu datozen txitatxoei!!!

Atalak: Oilotegia |
Maiatza 19, 2008 | Egilea: ortukoak
Sedabelarrek be badekote beraien txokotxoa geurean!!
Nahiago dogu geure arbasoengatik jasotako kultura barneratu eta jarraitzea, gaur egungo botika kimikoen menpe bizitzea eta dakartzaten ondorioekin frogatzen ibiltzea baino.




Atalak: Sendabelarrak |
Maiatza 16, 2008 | Egilea: ortukoak


Ura berrerabiltzeko modurik errazena, euri-ura hartzea da. Horretarako guk egindakoa, bai oilotegian eta baita konpostetan, kanaloi bitartez jasotzea izan da. Honela, uste baino ur gehiago biltzen gabilz, eta mila litrotako depositoetan gordetzen doguz. Gaur arte, honetariko bi dekoguz eta gure asmoa hirugarren bat lortzea litzateke, aurrerantzean tantaka bidezko ureztatze sare txikitxo bat eraikitzeko.
Atalak: Elementu naturalak |
Maiatza 16, 2008 | Egilea: ortukoak
Pasadan udan, ortu inguruan oilotegitxu bat sortzeko aukera ikusi genuen, behingoz arrautzak, bai benetako arrautzak jateko!!Gaztetxekoak oiloekin topera egozen eta arratoien arazoa zela eta oilotegia berrantolatu behar zuten eta horretarako oiloak handik atera.
Zergatik ez genuen sasitza berrantolatuko eta bertan oilotegi bat eraikiko?? Esan eta egin!!
Sasitza zati ederra moztu genuen eta bertan egurrezko oilotegitxoa sortu. Han hasi ginen gaztetxeko lau oilorekin, eta jada badekoguz 11 oilo, bi oilar eta bederatzi txita, ai ene, txitatxu gixajoak!!!
Bai, gixajoak!! Izan ere, oin dala aste pare bat danak desgertu jakuzan gau berdinean. Non ete ziran?Ez genuen arrasto handirik ikusi, baina miaketa lanen ondorioz, konturatu ginen arratoiak izan zirela, arratoi familia itzela, sasietan inguratuta, geure oiloen pentsu bile!! Pentsua antza, nahikoa ez eta txitatxoak eraman euskuezan!!
Gauza da ez dogula pozoirik bota nahi, baina zepoek ez dute larregi eitten, jantzita eramaten baitituzte, gero sasietan kentzeko. Txinberei barre egiten diete, edo behintzat, min handirik ez!! Pentsatzen gabilz katuren bat sartzea, baina eztakigu oiloekin ondo moldatuko dan. Katakumea izatekotan, beharbada arratoiek jango eben, eta handiagoa balitz, beharbada berak oiloak?? Hor gabilz buruari bueltaka, ta bitartean oilo bat txitatzen hasi da. Zelako panorama!!!








Atalak: Oilotegia |
Maiatza 16, 2008 | Egilea: ortukoak
Bagabilz bueltaka buruari, eta ortuko kokapena dela eta inguru haizetsua dekogunez, zergatik ez dotsagu ba etekinik aterako??
Aerogeneradore txikitxu bat sortu nahian gabilz, internet bidez lortutako gida eta internauta batzuen aholkuei jarraituz. Haizeak gogorren jotzen duen eremuan, geurean konpostak dekoguzen lekuan, jarri eta bonbila pare bat pizteko aukera emoten badozku gu pozik, ikusiko dogu zertan geratzen dan!!!
Aerogeneradorearen adibidea:
Atalak: Elementu naturalak |
Maiatza 15, 2008 | Egilea: ortukoak
Atalak: Baratza |
Maiatza 15, 2008 | Egilea: ortukoak
Animatu zaitez, balkoian bertan jar ditzakezu benetako barazkiak etxean jateko bitartekoak, ez dozu askorik behar horretarako. Hainbat herrialdeetan, norberak jango dituen barazkiak ereiteko konpromezua aurrera doa, merkatuan ditugun sasi barazki garestiei aurre egiteko. Animo eta EKIN LANARI!!!!
Atalak: Baratza |