Txitatxuak sasietan

Arraroa danik ez dogu esango, modurik naturaletan naturalena baita, sasitza barnean arrautzak errutea!! Ba hara, geure “lillazea” oiloak (lillazea ezizena Lillo bere jabe ohiak sortutako arraza berria nolabait izendatzeko asmatu gendun) oilotegia nahikoa ez eta ,esandakolez, handik hegaz aldegin, sasitzan arrautzak jarri eta hiru asteren bueltan, bederatzi txitatxogaz agertu zan oilotegian.

Honen ostean, eta txitatxoak babestearren, oilotegietako bat bitan oholez banatu, eta sarbidea hezitxoaz iztea otu jakun, egunero jatekoa ta edatekoa jarriaz. Txitatxoak ito ez zitezen, ura biltzeko upelak kentzeari ere ekin genion. Pena itzela izan zan gero beraien bukaera, baina horrelakoa da bizitza, ta oilarrek ez zuten egin edo ezin izan zuten egin behar zutena… ,hau da, taldea babestu.

Baina beno, esaerak diƱon bezala, eroriaz ikasten da oinez eta geure “lillazea” oiloak egin dauz berriz bere lanak, oingoan konpostetako baten beroa lagun, hamabi arrautza ipiniaz, han dabil txitatze lanetan. Ea oingoan onik irauten daben. Geuk ere ikasi egin dogu geure akatsetatik, eta ea Wasak topatako irtenbidea martxan jartzen dogun eta honek arratoietan eragina dekon. Honez ganera, oilotegi mugikor bat sortzeko asmoa dekogu, beraien kasara modu kontolatuago baten ibil daitezen gura dabena janez.

Zorte ona opa deutsegu datozen txitatxoei!!!


Sasietan txitatzenTxitatxuak oilotegian

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Iruzkin bat bidaltzeko erabiltzaile gisa konektatua egon behar duzu.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5