Sendabelarrak gaitz askoren erremedio!!
Esan beharra dago, sendabelarretaz ari garen honetan, asko dirala hauek hainbat gaitzetan dekoten eragin onuragarria:
- Alde batetik, gizakion gorputzeko gaitz ezberdinetan, hala nola, betiko ezagunak diran erromeroa edo kamamila, eta azken boladan erredurak arintzeko gero ta gehio erabiltzen ari dan aloe bera.
- Eta bestetik, landareetan. Alor honetan be eragin ezberdinak dekotez: landareek berezko dekotezen babes neurrien indartzea, intsektuentzako uxagarri moduan eta baita landareen bizigarri edo suspergarrilez , hauek emondako uzta handituz, bai kantitate aldetik eta baita kalitate aldetik be.
Sendabelar hauek landareen onuran erabiltzeko, badagoz estraktuak ateratzeko era ezberdinak. Modurik eraginkorrena sendabelarren hartzidura (fermentazio) bidez lortutakoa litzake, hau da, askotan “purin” ezizenagaz ezagutzen doguna. Baina badira beste batzuk, besteak beste, egosketa, infuzio edo beratzearen (mazerazioa) bidez lortutakoak. Sendabelar zehatz batzuetan kasuan, hostoak lurran botatzeak ere balio lezake.
Sendabelarrik erabilgarrienak hauek dira: azeri buztana, osina, iratxea, zolda belarra (consuelda)… baina badagoz askoz gehio. Hona hemen erreferentzi moduan, bukatu gabeko zerrenda bat, izan ere, zenbat egongo dira ezagutzen ez doguzenak??
Guk ezer gutxi dakigu gai honen inguruan, baina hori bai, ikasteko gogo itzelak dekoguz, eta horretan gabilz. Hala ere, gai honetan badagoz urteetako esperientzia dekotenak, eta horren erakusgarri, besteak beste, Bernard Bertrand, Jean Paul Collaert eta Eric Petiot frantzesek 2007.urteko irailan argitaratutako “Landareak sendatzeko landareak” liburua, beraien esperientzia luzeko ikerketetan oinarritutakoa.