2008 Ekaina hilabeteko artxiboa

Belar arrotzak II

Ekaina 20, 2008 | Egilea: ortukoak

 

-Orduan, ortua alde batera uztea eta bertan hazten denari garrantzirik ez emotea al da onena?

 

-Ez, inola ez. Argi dago, belar arrotzen tamainak landatutako landareena gailentzen badau, uztan eragina kaltegarria izango dabela.

   Baina argi dago baita ere, babesik gabeko lurrak, mota ezberdinetako arazoak sortzeko aukerak handitzen dauzela, besteak beste, elikagaien murriztea, plagen agerpenaren erraztea edo materia organikoaren eskazia. Honen atzean, ezinbestean, gizakion itzala dago, beti berdina bankal bakoitzean landare bakarrak ereinez, hauen txandakatze eza… Guzti honek, espezie erasokorrenak gailentzea dakar, lurrak ordurarte mantendutako oreka, aniztasuna eta bertako espezieak, eraginkorrenak direnak lurraren babeserako, desagertaraziz.

   Eginbeharrekoa, belar txarren kontrola eramatea da, baina, nola?

 

*Errotazioa edo lur txandakatzea. (ikus baratza/ekainak 1 artikulua)

*Landare ezberdinak bankal edo eremu berean landatzea.

*Landareek beraiek eskeintzen dabezan kontrol-neurriez baliatzea:

   Fazelia (facelia, “Phacelia tanacetifloia”) edo arto beltza (trigo sarraceno)  “Fagopyrum esculentum” ongarri berdealez landatzen dabez, erbizida moduan jarduten dabelarik.

   Mitxoleta (amapola,“Papaver rhoeas” ) landareak, artoaren hazkundea eta neurri txikiago batetan oloarena (avena,Avena sativa”) galarazten duen substantziaz lurra bete leike.

*Haziak ureztatze hoditik iragan daitezen ekiditea: filtroak jarriaz.

*Ongarriztatze egokia: 

   Neurriko ongarritzeak, humusaren kantitatea handituko dau, hazien kopurua txikiagotuz. Oso eraginkorra da garai lehor eta epeletan ongarritzea, lurrazalean utziz, bertako mikroorganismoek barnera ditzaten, pixkana lurrean txertatuz.

*Ereite faltsua:

   Lurra landu eta ureztatu, baina ezer landatu ez dogunez, belararrotzak aterako dira. Hauek kendu, baina gainekaldetik, lur azpian dauden haziak gainekaldera joatea eragotziz, eta kentzen doguzan belarrak lur azpira sartzea ekidinez. Honen ostean, landatzeari ekingo dotsagu.

*Lurra estaltzea:

   Lastoa, aurreko uzta-soberakinak, ongarri berdeen soberakinak, belarra eta konposta.

   Azken boladan, plastikoen erabilera handiagotzen hasi da, baina zaila da bertako fauna eta florarengan eragin kaltegarririk eragin gabe erabiltzea. Normalean hezetasuna handitzen dau eta honekaz batera, hoddoen agerpena dator. Gainera, erabilera jarraiak lurraren pobretzea dakar .Denboraren poderioz, honen desegiteagaz batera, lurrari produktu kimikoak iragazten deutsoz, guztiz desagertzea oso zailak direnak.

   Lurrarentzako mesedegarrienak estaltze naturalak dira, epeltasuna eta hezetasuna mantentzeaz gain, honen deskonposizioak materia organikoa ugaritzen dau, lurra emankorragoa bihurtuz.

*Erregailuen erabilera: sugarregaz edo izpi infragorriegaz.

*Herbizidak: hain dira handiak sortarazten dabezan eragin kaltegarriak, aukeratzat be ez doguzela hartuko.

*Landareen aterakinak:

   Modu ezberdinetan lortzen da. Hartzidura (fermentazio), egosketa, infuzio edo beratzearen (mazerazioa) bidez.

   Azkenaldian lan handia egiten ari da honen inguruan, eta egindako esperientzietan lortutako ondorioak onuragarriak izanda ere, asko geratzen da zehazteko eta epe luzera eragin ditzazkeenak ere ez doguz ezagutzen.

*Belar arrotzen kontrol biologikoa:

    Oiloak, ardiak, antzarak, intsektuak…

   Uztan edo ingurugiroan eragin ditzazkeen ondorio ezkorrak kontutan hartzea komeni da, aurretik egoera ondo aztertuz.

*Ongarri berdeak landatzea: baba, indaba, ilarra, alpapa (alfalfa)…

Belar arrotzak

Ekaina 16, 2008 | Egilea: ortukoak

 

 

Belar arrotzak ez dira horren belar txarrak!!

 

Orturik gehienetako etsairik handienentzat dekoguz, gure barazki tartean agertzeko ohitura dekoten belar arrotzak. Egia bada be, hauen neurrigabeko ugaltzeak edota kontrolik gabeko hazkuntzak gerora jaso beharreko uztan eragina dekotela; egia da baita be, naturan ezinbestekoa dan papera dekotela prozesu biologikoaren barnean.

Beraz, belar arrotzegaz nola bukatu pentsatzen jardun beharrean, hobe genduke beraien zergaitiaz jabetu eta zein puntutaraino kaltegarriak izan leikezen jakin, eta, batez be, zerk sortarazten eta zerk mantentzen dabezan. Hauek dira, belar arrotz hauek betetzen dabezan funtzioak:

 

*Lurraren ezaugarrien adierazleak dira:

Osina = materia organikoduna.

Azeri buztana = hezetasun larregiduna.

Gurutzedunak = nitrogeno larregiduna.

*Elikagaien galtzea ekiditen dabe: normalean, landatzen doguzan produktuek ez dabez eskura dekotezan elikagai guztiak hartzen, gehiegi dauzelako eta landareak ez dabezelako horrenbeste behar, edo, lurraren ezaugarriek ez dabelako laguntzen (garratzegia edo alkaninoegia izateagatik, edo beste ezaugarri batzuengatik). Belar arrotzek soberakinak aprobetxaten dabez, eta baita barazkiei, bestela jaso ezin izango ebezen elikagaiak hartzeko aukera eskaini.

*Elikagaien berreskurapena: belar arrotz askoren sustraiak sakontasunean barneratzen dira, bertan dagozan elikagaiak xurgatuz (barazkiek ez dekote horraino heltzerik, sustrai laburragoak dekotezelako) eta hiltzean edo mozten doguzenean,eta ostean lurrazalean utzi, beste landareak hauetaz aprobetxaten dira.

Ezkertea (correhuela) “Polygonum aviculare”: bost bat metro.

Ahoga (romaza) “Rumex crispus”: hiru metro.

Muturbeltza (cardo corredor) “Cirsium arvense”: bi metro luze.

*Substantziak lurrera iragateko gaitasuna: belar arrotzak moztean, beraien sustraiak hil eta lurrari substantzia onuragarriak iragaten dotsaz eta “humus”gaztea eta oso aktiboa dalakoa sortu, mineral batzuk solidotzeko aukera suspertzen dauena.

*Ureztatzeen efikaziaren hobekuntza: belaki edo esponja baten moduan jokatzen dabe, uraren xurgapena erraztuz eta putzuen sorrera galeraziz. Lurrunketa oztopatzen dau eta, honenbestez, ureztatzearen beharra murriztu.

*Fauna osagarriaren mantentzea eta babestea: harrapari asko negua pasatzen geratzen dira belar arrotzen babesean, honela, udazkeneko plagak gutxiagotuz. Osina eraginkorrenen artean dago, baina gehienbat, polendun loreak dekotenak dira eraginkorrak. Intsektuak eta pugoiak bertara doaz bazka bila, eta aldi berean, harrapariak azken hauen zai dagoz, ehizarako prest.

*Honddoen erasotik babestea: hauen esporez kutsatutako euri uraren zipriztinak, landutako landarean babestea ekiditen dau.

*Landare erasokorren hazkundea ekiditen dabe: lurrarekiko ulerkortasuna dekote eta oreka naturalerako joera. Hau da, zenbat eta gutxiago eragin naturaren bilakaeran, orduan eta errazago egingo dotsa aurre ortuak bere kabuz; behar duena agertaraziz eta behar ez duena desagertaraziz.

Lur txandakatzea, beharrezkoa!!!

Ekaina 1, 2008 | Egilea: ortukoak

Jakina da ortugintzan, lurraren txandakatzearen edo errotazioaren beharra, lurra ez agortzeko asmotan. Askotan konposta, ongarriak… dekoguz buruan, baina hori ez da nahikoa lurraren osasunarako. Beraz, hauekaz batera, lurraren txandakatzea egitea ere funtzeskoa da.

Lurraren txandakatze on batek, denbora laburrean, honako onurak dakarz beste askoren artean:

  • Izurriteen murriztea
  • Lurraren aireztapena.
  • Belar arrotzenganako babes eraginkorra.
  • Lurraren emankortasun jarraia mantentzea.
  • Uzten hobetzea.
  • Lurraren higaduraren murrizketa handia.
  • Lurraren eta lanaren antolaketa eta kudeaketa hobea.

Honeri ekiteko, hau da, bankalak antolatzeko oso garrantzitsua da landareen artean duten harremana alde batetik, eta bestetik, aurreko urteetan zer landatu gendun eta hurrengoan zer landatu beharko dogun jakiteak. Honetan laguntzeko, lur txandakatze taula honek langunduko gaituelakoan gaude; hori bai, beti dekogun beharrei egokitua!!!

LUR TXANDAKATZE TAULA

Sendabelarrak lagun

Ekaina 1, 2008 | Egilea: ortukoak

Aurrekoan komentatzen gendun moduan, hainbat dira landareengan onurak dekoten beste landareak. Hainbat dira ere, landare hauek erabiltzeko moduak (hartzidura, infuzioa, mazerazioa…) , baina landatzeak bakarrik ere, badakarz bereak. Jakin beharrekoa non landatu edo non ez, eta zeintzu diran onurak. Hona hemen horretan lagungarri izan leikeen zerrenda laburra. Animo eta ekin lanari!!!

SENDABELARRAK LAGUN


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5