Belar arrotzak

 

 

Belar arrotzak ez dira horren belar txarrak!!

 

Orturik gehienetako etsairik handienentzat dekoguz, gure barazki tartean agertzeko ohitura dekoten belar arrotzak. Egia bada be, hauen neurrigabeko ugaltzeak edota kontrolik gabeko hazkuntzak gerora jaso beharreko uztan eragina dekotela; egia da baita be, naturan ezinbestekoa dan papera dekotela prozesu biologikoaren barnean.

Beraz, belar arrotzegaz nola bukatu pentsatzen jardun beharrean, hobe genduke beraien zergaitiaz jabetu eta zein puntutaraino kaltegarriak izan leikezen jakin, eta, batez be, zerk sortarazten eta zerk mantentzen dabezan. Hauek dira, belar arrotz hauek betetzen dabezan funtzioak:

 

*Lurraren ezaugarrien adierazleak dira:

Osina = materia organikoduna.

Azeri buztana = hezetasun larregiduna.

Gurutzedunak = nitrogeno larregiduna.

*Elikagaien galtzea ekiditen dabe: normalean, landatzen doguzan produktuek ez dabez eskura dekotezan elikagai guztiak hartzen, gehiegi dauzelako eta landareak ez dabezelako horrenbeste behar, edo, lurraren ezaugarriek ez dabelako laguntzen (garratzegia edo alkaninoegia izateagatik, edo beste ezaugarri batzuengatik). Belar arrotzek soberakinak aprobetxaten dabez, eta baita barazkiei, bestela jaso ezin izango ebezen elikagaiak hartzeko aukera eskaini.

*Elikagaien berreskurapena: belar arrotz askoren sustraiak sakontasunean barneratzen dira, bertan dagozan elikagaiak xurgatuz (barazkiek ez dekote horraino heltzerik, sustrai laburragoak dekotezelako) eta hiltzean edo mozten doguzenean,eta ostean lurrazalean utzi, beste landareak hauetaz aprobetxaten dira.

Ezkertea (correhuela) “Polygonum aviculare”: bost bat metro.

Ahoga (romaza) “Rumex crispus”: hiru metro.

Muturbeltza (cardo corredor) “Cirsium arvense”: bi metro luze.

*Substantziak lurrera iragateko gaitasuna: belar arrotzak moztean, beraien sustraiak hil eta lurrari substantzia onuragarriak iragaten dotsaz eta “humus”gaztea eta oso aktiboa dalakoa sortu, mineral batzuk solidotzeko aukera suspertzen dauena.

*Ureztatzeen efikaziaren hobekuntza: belaki edo esponja baten moduan jokatzen dabe, uraren xurgapena erraztuz eta putzuen sorrera galeraziz. Lurrunketa oztopatzen dau eta, honenbestez, ureztatzearen beharra murriztu.

*Fauna osagarriaren mantentzea eta babestea: harrapari asko negua pasatzen geratzen dira belar arrotzen babesean, honela, udazkeneko plagak gutxiagotuz. Osina eraginkorrenen artean dago, baina gehienbat, polendun loreak dekotenak dira eraginkorrak. Intsektuak eta pugoiak bertara doaz bazka bila, eta aldi berean, harrapariak azken hauen zai dagoz, ehizarako prest.

*Honddoen erasotik babestea: hauen esporez kutsatutako euri uraren zipriztinak, landutako landarean babestea ekiditen dau.

*Landare erasokorren hazkundea ekiditen dabe: lurrarekiko ulerkortasuna dekote eta oreka naturalerako joera. Hau da, zenbat eta gutxiago eragin naturaren bilakaeran, orduan eta errazago egingo dotsa aurre ortuak bere kabuz; behar duena agertaraziz eta behar ez duena desagertaraziz.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Iruzkin bat bidaltzeko erabiltzaile gisa konektatua egon behar duzu.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5