Artoa, indabak eta kalabazak

Hirurak bat!!!

Hegoameriketan oso erabilia dan modu honek, emaitza ikusgarriak emoten dauzela argi gabilz ikusten.

Kontua hurrengoa da: arto lerro bat landatzen dogu, bakoitzaren artean 30-50 zm utzita, eta hauekin batera, 5 zmtara edo, indaba. Lerro honen paraleloan, 60-80 zmtara, beste arto lerro bat landatuko genduke. Azkenik, hauen bien artean kalabazak, kontutan edukita hauek hartzen daben neurria, bakoitaren artean metro bat inguru utzita nahikoa.

Artoa da hazten lehena, eta geroko landare igokariaren gidalez jokatuko dau, indabarena kasuko. Arto ilara bien tartean, kalabazak hazten doaz, itzalpean babestuta, ez baita ona eguzki larregi barazki mota honentzat.

Modu honetan, espazioa hobeto erabiltzeaz gain, beste barazki batzuei lekua egiteko edo kantitatea handitzeko, egin beharreko mantenu-lana bera ere erreztu egiten dau (ez baita berdina, hiru bankal edo bakarra txukuntzea). Baina, danetan onena, hurrengo hau da, landare sendoak eta osasuntsuak ateratzen dirala, uzta jasotzeko garaian eragina igerriz.

Geuk maiatza bukaeran bankal bat eta ekainaren erdialdean beste bi landatu genduzan, ordurarte sasitza bat zan lekuan. Esan beharra dekogu, urtetan hara botatako zaborraren ondorioegaz topatu ginala. Izan ere, artaburu berdineko aleak egun berberean landatuta, eta ureztatu edota satsagaz ongarritu danean, ezberdintasunik ez egon; beraien artean dagoen aldea nabaria da: batzuk ia besteen altuera eta zurtoin bikoitza dekote, lur sail batzuen substantzi eskaziaren edo ugaritasunaren adierazle.

Kalabaza beharrean, bere familiako beste bat ere jar daiteke, hala nola, meloia, luzokerra, kalabazina… betiere landatzeko garaia artoa eta indabarekin bat badator

Hona hemen, uztaileko lehen egunean zeukaten itxura:

Indabak artotik eta kalabazak tartean Indaba artotik goraka kalabazinak.jpg kalabazin-potenteak.jpg

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Iruzkin bat bidaltzeko erabiltzaile gisa konektatua egon behar duzu.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5