Oilotegi mugikorra
Heldu da eguna!!
Aurrekoan aurreratu bezala, txitatxoak jaio dira, eta oraingo honetan harraparietatik babestearren, oilotegi mugikor bat prestatu dogu. Honen barnean, txabolatxoa eta heziz inguratutako zelai zatitxoa dekotez.
Honelako batek dekozen abantailak handiak dira:
*Txitatxuak eta ama babestuta, lasai egoteko txokoa da.
*Txoko naturala da, belarrean ibilteko edo lurra zizare bila arakatzeko aukera dekote,
*Euria.hasitakoan edo eguraldia hoztutakoan, barnean dekoten etxolaren berotasuna topatzen dabe.
*Gero eta garestiago dagoen pentsuan be aurrezteko modua da. Bertan jaten emonez, oilotegian janaria utzi beharrean, txoriek ez dute hain gogoko izango, orain arte bezala, oilotegian itsu-mutsuka aritzea.
*Ez da zertan oiloa txitatxoekin sartu behar. Oilo taldea sar daiteke, kanpoan egon daitezen, baina aldi berean baratza izorratu gabe, edo txakurren batek batenbat harrapatu gabe.
*Mugikorra izanik, hiruzpalau pertsonen artean lekuz aldatzeko aukera badago. Honek, oilotegia mugitu eta oiloek lur berrian murgiltzea ahalbidetzen dau.
*Bankalak ongarritzeko lagungarria be bada. Bankaletan sartzeko neurria eukinda, landatubakoetan ipini eta oiloek horretan ibilita, lurra mugitu, ongarritu… egin dezakete. Nahikoa deritzogunean, bankaletik beste leku egokiago batera mugituko genduke.
Beitu zein ederto dagozan oilotegi mugikorrean ama eta bere bederatzi txitatxoak!!! Behin txabolatxoa bukatuta, zelako paradisua!!!