Elementu naturalak atalaren artxiboa

Uraren berrerabilpena

Maiatza 16, 2008 | Egilea: ortukoak

 euskal-herria-084.jpgnenufareak.jpg

Ura berrerabiltzeko modurik errazena, euri-ura hartzea da. Horretarako guk egindakoa, bai oilotegian eta baita konpostetan, kanaloi bitartez jasotzea izan da. Honela, uste baino ur gehiago biltzen gabilz, eta mila litrotako depositoetan gordetzen doguz. Gaur arte, honetariko bi dekoguz eta gure asmoa hirugarren bat lortzea litzateke, aurrerantzean tantaka bidezko ureztatze sare txikitxo bat eraikitzeko.

Haizearen energia argia lortzeko

Maiatza 16, 2008 | Egilea: ortukoak

Bagabilz bueltaka buruari, eta ortuko kokapena dela eta inguru haizetsua dekogunez, zergatik ez dotsagu ba etekinik aterako??

Aerogeneradore txikitxu bat sortu nahian gabilz, internet bidez lortutako gida eta internauta batzuen aholkuei jarraituz. Haizeak gogorren jotzen duen eremuan, geurean konpostak dekoguzen lekuan, jarri eta bonbila pare bat pizteko aukera emoten badozku gu pozik, ikusiko dogu zertan geratzen dan!!!

Aerogeneradorearen adibidea:


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5