Oilotegia atalaren artxiboa

Oilotegi mugikorra

Uztaila 7, 2008 | Egilea: ortukoak

Heldu da eguna!!

Aurrekoan aurreratu bezala, txitatxoak jaio dira, eta oraingo honetan harraparietatik babestearren, oilotegi mugikor bat prestatu dogu. Honen barnean, txabolatxoa eta heziz inguratutako zelai zatitxoa dekotez.

Honelako batek dekozen abantailak handiak dira:

*Txitatxuak eta ama babestuta, lasai egoteko txokoa da.

*Txoko naturala da, belarrean ibilteko edo lurra zizare bila arakatzeko aukera dekote,

*Euria.hasitakoan edo eguraldia hoztutakoan, barnean dekoten etxolaren berotasuna topatzen dabe.

*Gero eta garestiago dagoen pentsuan be aurrezteko modua da. Bertan jaten emonez, oilotegian janaria utzi beharrean, txoriek ez dute hain gogoko izango, orain arte bezala, oilotegian itsu-mutsuka aritzea.

*Ez da zertan oiloa txitatxoekin sartu behar. Oilo taldea sar daiteke, kanpoan egon daitezen, baina aldi berean baratza izorratu gabe, edo txakurren batek batenbat harrapatu gabe.

*Mugikorra izanik, hiruzpalau pertsonen artean lekuz aldatzeko aukera badago. Honek, oilotegia mugitu eta oiloek lur berrian murgiltzea ahalbidetzen dau.

*Bankalak ongarritzeko lagungarria be bada. Bankaletan sartzeko neurria eukinda, landatubakoetan ipini eta oiloek horretan ibilita, lurra mugitu, ongarritu… egin dezakete. Nahikoa deritzogunean, bankaletik beste leku egokiago batera mugituko genduke.

Beitu zein ederto dagozan oilotegi mugikorrean ama eta bere bederatzi txitatxoak!!! Behin txabolatxoa bukatuta, zelako paradisua!!!

Oilotegi mugikorratxitatxuak-iv.jpg
Ama beti adi!! oilotegi-mugikorra-martxan-ii.jpg

Txitatxuak sasietan

Maiatza 23, 2008 | Egilea: ortukoak

Arraroa danik ez dogu esango, modurik naturaletan naturalena baita, sasitza barnean arrautzak errutea!! Ba hara, geure “lillazea” oiloak (lillazea ezizena Lillo bere jabe ohiak sortutako arraza berria nolabait izendatzeko asmatu gendun) oilotegia nahikoa ez eta ,esandakolez, handik hegaz aldegin, sasitzan arrautzak jarri eta hiru asteren bueltan, bederatzi txitatxogaz agertu zan oilotegian.

Honen ostean, eta txitatxoak babestearren, oilotegietako bat bitan oholez banatu, eta sarbidea hezitxoaz iztea otu jakun, egunero jatekoa ta edatekoa jarriaz. Txitatxoak ito ez zitezen, ura biltzeko upelak kentzeari ere ekin genion. Pena itzela izan zan gero beraien bukaera, baina horrelakoa da bizitza, ta oilarrek ez zuten egin edo ezin izan zuten egin behar zutena… ,hau da, taldea babestu.

Baina beno, esaerak diñon bezala, eroriaz ikasten da oinez eta geure “lillazea” oiloak egin dauz berriz bere lanak, oingoan konpostetako baten beroa lagun, hamabi arrautza ipiniaz, han dabil txitatze lanetan. Ea oingoan onik irauten daben. Geuk ere ikasi egin dogu geure akatsetatik, eta ea Wasak topatako irtenbidea martxan jartzen dogun eta honek arratoietan eragina dekon. Honez ganera, oilotegi mugikor bat sortzeko asmoa dekogu, beraien kasara modu kontolatuago baten ibil daitezen gura dabena janez.

Zorte ona opa deutsegu datozen txitatxoei!!!


Sasietan txitatzenTxitatxuak oilotegian

Oiloak dantzan!!

Maiatza 16, 2008 | Egilea: ortukoak

Pasadan udan, ortu inguruan oilotegitxu bat sortzeko aukera ikusi genuen, behingoz arrautzak, bai benetako arrautzak jateko!!Gaztetxekoak oiloekin topera egozen eta arratoien arazoa zela eta oilotegia berrantolatu behar zuten eta horretarako oiloak handik atera.

Zergatik ez genuen sasitza berrantolatuko eta bertan oilotegi bat eraikiko?? Esan eta egin!!

Sasitza zati ederra moztu genuen eta bertan egurrezko oilotegitxoa sortu. Han hasi ginen gaztetxeko lau oilorekin, eta jada badekoguz 11 oilo, bi oilar eta bederatzi txita, ai ene, txitatxu gixajoak!!!

Bai, gixajoak!! Izan ere, oin dala aste pare bat danak desgertu jakuzan gau berdinean. Non ete ziran?Ez genuen arrasto handirik ikusi, baina miaketa lanen ondorioz, konturatu ginen arratoiak izan zirela, arratoi familia itzela, sasietan inguratuta, geure oiloen pentsu bile!! Pentsua antza, nahikoa ez eta txitatxoak eraman euskuezan!!

Gauza da ez dogula pozoirik bota nahi, baina zepoek ez dute larregi eitten, jantzita eramaten baitituzte, gero sasietan kentzeko. Txinberei barre egiten diete, edo behintzat, min handirik ez!! Pentsatzen gabilz katuren bat sartzea, baina eztakigu oiloekin ondo moldatuko dan. Katakumea izatekotan, beharbada arratoiek jango eben, eta handiagoa balitz, beharbada berak oiloak?? Hor gabilz buruari bueltaka, ta bitartean oilo bat txitatzen hasi da. Zelako panorama!!!

Oilotegi eremua prestatzen.Oilotegia eraikitzenBigarren etxola

Oiloen etxola07-xi-8-018.jpgNon demontre zagoz???

Oilarrak kukurruku!!Oilotegian paseoan


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5